Iruñea: Udako Euskal Unibertsitatea, 1983. — 240 orr. — ISBN 84-300-9856-0.
Urteak pasatu dira IUPAC-ek Normatiba hau eman zuenetik gaur euskaraz ikusi arte. Norbaitzurentzat gehiegizko izanda denbora-tarte hau, beste batzurentzat, laburregi. Baina edonorentzat argi dago, Euskarak, Zientziaren transmisio-hizkuntza bezala, argitasunerako, nahasmenduak ekiditeko eta kontzeptuen eremuak mugatzeko nazioarteko erakundeek jarririko arauketak bere baitan eduki behar dituela.
Hori izan da itzulpen honen jomuga: Kimikaren alorrean unibertsalki autoritatetzat hartzen den IUPAC-ek Kimikaren Nomenklaturaz argitaratutakoa euskaraz ere ematea. Edukia goi-mailakoa da, eta norbaitek, bere espezialitate-eremuko ez diren atalak gehiegizko jo ditzake. Baina kimikariok eta kimikari ez direnok eremuaren zabaltasuna eta sakontasuna kontutan hartu behar dituzte Normatiba batek eskatzenduen koordinazioa egiterakoan. Hori egin du IUPAC-ek, eta euskaraz sakontasun eta zabaltasun horren premia ikusi ez daitekeen arren, jadanik sumatzen ari gara. Horregatik itzultzaile honek, nahiz bere espezialitateko ez diren atalak asko er dituen erabiliko, ez du gehiegizkotasunik ikusten itzulpen honen edukian.